hezkuntzari aplikaturiko teknologia

marzo 10, 2009

hezkuntzari-aplikatutako-teknologiak

hona hemen gure ikastetxean teknologiari buruz ikusi dudan guztia, esan beharra daukat gutxi erabiltzen dela  teknologia gure zentruan baina bueno zerbait erabili dugu beraz irakurri nahi baduzue, zuen esku uzten dut

karnabal luzeak

marzo 2, 2009

egun batian urtetzia eta mozorrotzia naikua ez danez aurten algortara jun gara bi asteburutan desfasau ahal izateko, ona hemen argazki batzuk gure farra ikusteko

berriro unian

marzo 2, 2009

izan dugu goizeko txarla eta ikusi dugu buelta gogorra tokatzen zaigula bai,goizean goiz hasi eta azken ordurarte, gero lanak bi modulu berri eta bueno ba hori ikasi eta ikasi jeje, ala ta be alde ona izan da berriro aspaldiko ikusi gabeko lagunak ikustiaaa.

bueno ba animo eta ez desesperau lehen egunian

3mintegia

febrero 26, 2009

3.mintegia

 

Sekuentzia didaktikoei buruz esan beharra daukat egia da bai, dena aldez aurretik prestatua dagoela gure ikastetxean eta neurria handi batean zehatz mehats jarraitzen dela hor jartzen duena baina baita esan beharra daukat askotan moldatu egiten dugula, egokitzapenak egiten ditugula edo hainbat egoera aprobetxatuz buelta ematen diogula aurrez ezarritakoari, hau da, adibidez oraingo sekuentzia didaktikoa, inauterietakoak lan asko egitea exijitzen zuen. Umeak azkenean aspertu egiten dira hainbeste lan berdin egiten, jadanik 6 bat pirata marraztu ditugu eta horregatik, adibidez gaurko kasuan beste bat egitea tokatzen zen arren ez egitea erabaki dugu.beste batzuetan beraien artean aniztasuna dagoenez eta batzuk beste batzuk baino denbora gehiago behar dutenez, bukatzeko behar duten denbora lagatzen diegu, helburua da denek egitea.

Beste batzuetan adibidez fitxa bat egitean konturatzen bagara errez egia edo zail egia dela, aldatu egiten dugu nahiz eta fitxa hori egitea pentsatuta izan.

Horretaz gain aldaketak egiten diren arren, esan beharra daukat oso ondo prestatutako sekuentzia didaktikoa dela. Gauza bakoitza lantzeko, aho hizkuntza, hiztegia, irudimena, zenbakiak etab, horietako bakoitza non hobeto landu bilatu dute. Hau da oso osatua dagoen sekuentzia da, atal bakoitza toki ezberdinetik atera dute, eta askotan sekuentzian jartzen duenaz gain beste material bat ere erabiltzen dugu.

Batzuetan kasu gehiegi egiten zaiola bertan jartzen duenari, ez dut ezetz esango baina gidoi bezala edukitzeari ondo deritzot, umea bere osotasunean garatzeko prestatua dagoelako. Beraien barne motibazioa lortzeko prestatua dago, horregatik bere nahiak kontuan hartuak izan dira.

Helburua da umeen garapen osoa lortzea eta umeak motibatuak egotea, hau da beraien nahiak ezagutzea, beraien aurrezagutzak, euren testuinguru gustukoak zeintzuk diren jakitea eta ahal den neurrian behintzat bertan kokatzea.

Askotan denbora falta dagoela eta txokoetan egoteko denbora kentzen dugu eta hori ez da batere ideia egokia zeren txokoetan da gehien edo ia gehien ikasten duten tokia, bertan euren kasa daudenez lasai hitz egiten dute, irudimena lantzen dute, balore asko ikasten dituzte,denen artean jolastu denen artean jaso etab. Psikomotrizitatearekin berdina gertatzen da, behar lukeen baino denbora gutxiago ematen zaio eta oso baliogarria da haurrentzat.

Azkenik IHP-an elkarlana dagoela dio baina ez da hori beti horrela izaten, zeren inauteritarako mozorroa aukeratzeko orduan adibidez ez diote heureri galdetu. Hori bai aukeratzeko orduan kontuan hartu ez dituzten arren ondoren partaidetza handia izan dute, piraten irudiak ekartzea eskatu baitiegu, denon artean itsasontzi bat egiteko, kaxak ekartzea eskatu diegu, eta mozorroa egiten ere aritu dira, beraz uste dut hainbat gauzetarako(oso gutxi) umeengana galdezka joaten ez diren arren gero elkarlan handi egoten da bai ikasle-irakasle eta baita beraien artean ere.

Nik 2 hilabete daramatzak eskolan eta dagoeneko 3 sekuentzia didaktiko ezberdin ikusi ditut, neguko jantziak, danborrada eta inauteriak, baina hori ikusteaz gain, ere ikusi dut nola zerbait aldatu behar denean edo garrantzitsua den gauza bat gertatu denean eta sekuentzia didaktiko alde batera utzi behar izan denean egin dutela, adibidez matematika egitea tokatzen den arren jolastokian istilu bat egon bada, hori konpontzen saiatzen gara denon artean eta fitxa hurrengorako uzten dugu, eta azkenik ikusi dut haurrak asko ikasi dutela egin dakoarekin. 

2.mintegia

febrero 26, 2009

ELKARREKINTZA

ETA

HARREMANAK

 

                                                                          


2.mintegia 

Txosten honen helburua, gure gelan ematen diren elkarrekintza eta harremanak behatzea eta ulertzea da. Horretarako harreman hauek bideratzeko erabiltzen diren estrategiak hausnartzea izando da hoberena

 

Soraluzeko Ikastolako 5.mailan mota ezberdinetako elkarrekintzak ematen dira:

 

Alde batetik, ikasleen arteko harremana aztertuko dut. Gelan, giro ona nabaritu daiteke atetik sartzen zaren lehenengo momentutik. Ikasleak beraien artean haserretzen direnean, gugana, hau da irakaslearengana jotzen dute, zer gertatu den azaltzen digute eta jarraian min eman dion edo molestatu dion pertsonarengana joten dute, hurrengoa esanez,- aizu ez jo berriro edo aizu molestatu egin didazu, ez egin berriro. Ikasita duten teknika bat da eta beti eramaten dute aurrera.Norbait hitz egiten badago, ia beti errespetatzen dute ala ere, askotan ez dute euren txanda itxaroten eta denak batera hitzegiten dute.

 

Irakasleak parte hartze handia du. Denak batera hitz egiten hasten direnean, irakasleak txandak errespetatu behar direla esaten die. txikitatik ikasia dutela eskua altzatzen eta hori egiteko esaten die, teknika hori erabiltzea proposatzen die. Haurrak zer ikusirik gabeko gauzak aipatzen dituztenean, garrantzirik eman gabe, irakasleak orain ez dela momentua esan eta aurrera jarraitzen du. Umeek beste gelakoekin harremana duten modu berean irakasleak ere beste gelako umeekin ere harreman handia du, hori oso garrantzitsua iruditzen zait. Jolastokian adibidez asko nabaritzen da, gugana ez baitute gure haurrek bakarrik joten baizik arazoren bat duen edozeinek.

 Arazoak sortzen direnean garrantzi handia ematen zaie, eta nahiz eta batzutan arduradunekin bakarrik hitz egin, beste askotan denak borobil batean jartzen gara eta denon artean aztertzen dugu egoera, hori ondo dago, ondorioak ikusten dituztelako eta hurrengorako hobeto pentsatzeko balioko zaielako.

 

Nik haurrekin dudan harremanari buruz zer esan dezaket,primerakoa dela, egia da batzuk esagutzen nituela, ez justu nire klasekoak baina bai beste ume asko, beraiekin lanean ibili naizelako begirale moduan edo haurtzaindegian baina ala ere, nire klasekoekin dudan harremana oso onda da. Haisera baten normala denez irakaslearengana joten zuten gehiago, baina ikusi dutenean ni eurekin batera jartzen naizela mahaian ni eurekin geratzen naizela adibidez ingeleseko klasean, horrek segurtasun handia ematen die eta orain askotan nigana etortzen dira lanak zuzentzera edo dudak galdetzera.

 

Irakasle eta irakasleen arteko erlazioa ona da. Ikasketa burua, denen gainean egoten da arazoak daudenean konpondu ahal izateko. Herri txikia da, irakasleak betikoak dira, lankideak izateaz gain lagunak ere badira eta hori asko nabarmentzen da, bai irakasleen arteko harremanean eta baita irakasle-guraso arteko harremanean.

 

Gelan iniziatiba tutoreak du. Arlo bakoitzean zerbaiteri buruz hitz egiten hasten bada, jarraian, ikasleak beraien ekarpenak egiten dituzte. Parte hartze aktiboa dago.  Horrelako egoera askotan, ikasleak irakasleak baino kontzeptu gehiago dakitela konturatzen gara. Telebistarekin, kirolekin eta puri purian dauden kontzeptuekin erlazionatuta dauden gaiekin batez ere. Irakasleak parte hartze etengabea izatea beharrezkoa da, bestela beraien gauzei buruz hitz egite hasiko lirateke eta ez ziren gai berdinei buruz hitz egiten arituko. Bere betebeharra, ikasleak Portu behar diren helburuetara bideratzea da. Oso jarraipen handia du irakasleak ikasle guztiekin, hau da, ondo ezagutzen ditu bakoitzaren gustuak eta bakoitzaren gora beherak, hori oso komenigarria dela usted dut.

 

Nere parte hartzea ere beharrezkoa dela pentsatzen dut. Alde batetik, irakasleak ariketa bat proposatzen duenean, sailtasunak dituztenei laguntzen dietelako eta bestetik, batzuetan, tutoreak zerbait zuzentzeko denbora behar duenean, klasea bideratzeko ardura hartzen dudalako.

 

Gelan gertatzen diren gatazkei buruz hitz egiterakoan, gehienak jolasaldian gertatzen direla aipatu beharra daukat. Askotan ijitsuen artekoak izaten dira, bestela badira bestelako istiluak baina egun bakoitzean ume desberdinak izaten dira, aldiz ijitsuak beti izaten dira 3 istilutan ari direnak.

 

Hau guztia aipatu ondoren, gelan ikasleak arreta prestatzeko gai interesgarri bat aurkeztu behar zaiela argi dago. Horrekin beraien parte hartze osoa lortuko da. lehenengo egunetik beraien arteko errespetua eduki behar dutela gogoratu behar zaie. Klasean dauden gauza guztiak, jolas, hiztegi, folioak….guztienak direla jakin behar dute. gelatik kanpo ere denon artean jolastu behar dutela erakutsi behar zaie.umea motibatzen laguntzeaz gain, bere kabuz lan egiteko gai dela erakutsi behar diogu, berak asko balio duela jakin behar du, segurtasun hori eskuratzeko, adibidez, ikerrek hitz egiteko duen arazo hori kontuan hartuz, azken hau oso garrantzitsua da, bera kapaz sentitzen bada inork ezingo du geratu, eta hor guk eginbehar handi dugu.

 

 

 

 

 

Hausnarketak: atzoko mintegiaren ondoren, pentsatzen aritu nintzen, berriz ere hezkuntza proiektua esku artean hartu eta berriro irakurri nuen. Egia esaten badut, hainbat gauza betetzen ez direla uste dut, are gehiago batzuk bertan jartzen duen ere ez dakitela uste dut, edo behintzat hori diruri lan egiten duten moduagatik. Adibidez elkarlanari dagokionez, uste dut, elkarkintza eza handia dagoela. Klaseko arazoak bertan eta bertakoak konpondu beharrekoak direla dirudi eta nire ustez hori ez litzateke horrela izan behar. Nik klasean, aipatu dut besteren baten ere, baditudala pare bat haur arazoak edo liskarrak sortzen dituztenak, eta ikusten dudana da, beste irakasleak ez dutela parte hartzen ume horiei laguntzeko orduan, proiektu bat martxan jartzen badugu gure kabuz izaten da. Bestalde uste dut, denok dugula hezkuntza bereziko ezagutza gehiago izateko beharra, batzutan ematen diren egoerak, handiegiak geratzen zaizkigulako, eta ni ez naiz segituan toaila botatzen duen horietakoa ezta gutxiagoa ere, askotan niretzat txarra izan daitekeen arren, niretzat lana ez da eskolan geratzen, nik etxera eramaten dut eskolan gertatutakoa eta ideiak edo erantzuna edo arazoa konpontzeko zer egin dezakedan pentsatzen jarraitzen dut, baina realista izanik uste dut hainbat egoeren aurrean beste persona laguntzaile baten beharra dugula, niri ez zait tokatu mintegian entzun nituen kasuak bezalakoak baina adibidez baditugu pare bat ume euskeraz ez dakitenak ia ia eta laguntza irakaslearekin joaten direnak, eta beraiengatik da, ez guregatik, beraiengatik dela diot, ziurtasuna behar dutela, bestela ez baitute klasean parte hartzen, eta beraiek dira lehenengo konturatzen direnak galduta edo atzeratuta dabizela.

 

Hau guztiaz gain, ikasleen arteko harremanei dagokionez, esna dudan bezala harreman ona dago, baina azken egunetan konturatu naiz, neska eta mutilak bananduta ibiltzen direla, eta bereziki jolastorduan, eta horregatik nire helburua egun hauetan hori aldatzea izan da. Horretarako jolastorduan beraiekin aritu naiz dantzak egiten abesti berriak erakusten etab, nire sorpresarako ez ziren bakarrik nire umeak geraturatu baizik adin guztietakoak, eta egun hauetan aldaketa nabaritu dut, baita klasean ere txokoetan aritu direnean denak elkarrekin aritu dira jolas berdinekin jolasten.

lehen mintegia

febrero 26, 2009

1.mintegia

1. Atala

 

Testuingurua eta eskolaren ezaugarriak

Soraluze herri ikastetxea, soraluzen dago kokatuta. Herria 4200 biztanlez osatuta dago. HH eta LHko ikastetxe bakarra dago herrian. Gaur egungo eskola, 1996.urtean sortu zen, ikastola eta herri eskolaren artean eginiko fusioaren ondorioz. Ikuspuntu soziokulturalari dagokionez erdikoa dela esan dezakegu. Ikastetxean gaur egun 283 ikasle daude. 127 HH eta 155 LH-tzan. Ikasle hauetatik %11 etorkinak dira eta %2.6 ijitoak. Etorkinen ehunekoa kontutan harturik harrera plan  bat araututa dago eskola, haurrari jarraipena egiteko aholkulari, ptea, ikasketa burua eta tutoreak elkarrekin lan egingo dute eta koordinatuko dira haur bakoitzari ekoizpena errazteko. Ijitoei begira, laguntzaile figura betetzen duen pertsona dago. Ikastetxe honek ikasleen eskubide berdintasuna eta eskola komunitateko kideen kontzepzio politiko eta erlijioso berdinak errespetatzen ditu.

Garatu nahi diren baloreak: elkartasuna, auto-estima, erantzukizuna, balore demokratikoak (errespetua,laguntasuna, elkarbizitza). Eskola D eredukoa da, irakaskuntzarako komunikazio bide euskara erabiltzen da, euskara lehen hizkuntza da. Lehen aipatu dudan bezala, elkarbizitza da bultzatu nahi den baloreetako bat, eta ez dira hitzak soilik,praktikara eramaten dute, asteartero gurasoentzat hitzaldiak prestatzen dira, nik dakit zeren eurak hitzaldian dauden bitartean ni guarderixan egoten nahiz umeak zaintzen, ala ere informazioa interesagarria iruditzen zitzaidanez eskatu egin nien antolatzaileri, eta hemen ezartzen dizuet.

 

Haurren eta irakasleen ezaugarriak

Haurren ezaugarriei dagokionez, ni 5 urteko gelan nago. Gelan 16 ume daude. Gelan mutil eta nesken kopurua nahiko antzekoa da.

Gehienek euskara etxetik ezagutzen dute baina ez denek, eta hori asko nabaritzen da klasean talde bat erdaraz aritzen baita, irakaslea konturatzen ez den bakoitzean.

Taldean kanpotik etorritako bi ume musulman daude, baina hauek nahiko ondo moldatzen dira euskararekin, baita ijitoa ere, nahiz eta berak ezetz esan dena ulertzen du, aldiz badira beste bi, bat Castrotik eta bestea Meridatik etorritakoak ez direnak hain ongi moldatzen, baina saiatzen dira.

Talde langilea da orokorrean baina maila ezberdina dago euren artean aniztasun handia, badira bi edo hiru oso azkarrak direnak eta edozein lan segituan egiten dutenak, badaude beste 5 aldiz, zailtasun asko dituztenak eta asko kostatzen zaienak bai zenbakiak bai letrak, bai edozein beste lan egitea, horiek arreta gehiago behar dute, batzuk pedagogoarekin ematen dituzte ordu batzuk astean zehar. Horrez gain gehienak oso motibatuak egoten dira edozein ekintzaren aurrean, eta lanarekiko eta euskararekiko jarrera ona daukate.

Elkarlanari dagokionez, lan handia egiten dute irakasle eta gurasoen artean harreman estu hori lantzen. Gurasoek parte hartzen dute eta inplikatzen dira eskolako ekintzetan, lehen aipatu dudan hitzaldietan bezala eta ori jarraitasun baten ondorioa da.

Gelen artean ere giro ona dago, ekintza asko antolatzen dira elkarrekin, adibidez bideo egunean bi gela elkartzen dira. Ala ere nik bakarkako lan asko ikusten dut eta talde lana faltan botatzen dut. Egia da matematikako klaseetan edo ingelesean azalpena denek batera entzuten dutela baina ondoren bakoitza bere lekuan jarri eta bakarrik aritzen da, eta hori ia eguneroko dinamika da.

Dinamikari dagokionez, errutina jarraitzen dela igarri dut, nahiko zehaztuta dagoela egin beharreko une oro, nahiz eta gero inprobisazioak egin, baina fitxak materialak etab aldez aurretik prestatuak egoten dira egun bakoitzean tokatzen den ekintzarako.

Irakasleekiko harremana ona da, gertutasuna nabari da, irakasleek haurrenganako interesa azaltzen dute, kontuan hartzen dute zenbaitetan zeintzuk diren auren nahiak eta al den neurrian euren eskakizunen arabera planteatzen dira lanak, hau motibazioa lortzeko ezinbestekoa baita.

Irakasleen adin tartea 29-50 urte bitartekoa da eta ia gehienak emakumeak dira.

Asko jubilatzeko daude baina ala ere, euren lana gogoz egiten dute, baina nabari da praktiketan gaudenok berriaren emozio hori ere badugula, gauzak ondo egiteko gogoa etab, eta askotan nabaritzen da, guk agian gogo gehiago ipintzen dugula, ume batek zailtasun bat badu lagundu ahal izateko, edo gauzak berriak egiterako momentuan, ideia berriak proposatzerakoan etab.

Espazioaren antolaketa

Espazioa: programazioan inplikatzen diren beharretara oinarritu behar da. Espazioak, haurren mugimendu librearen printzipioei erantzun behar die. Espazioa, flexiblea, anitza eta funtzionala izan beharko litzateke, eta bada neurri batean baina ikastetxe honetan espazioen falta handia dago. Gelan ikaskuntza, jolas eta sozializazio guneak egongo dira. Honela txokoen bidez antolatuko da gela: taldean lan egiteko,irakaskuntza aktiboa garatzeko eta era berean gune hurbilak izateko.

Gelako guneak:

Erdigunea- talde handian elkartzeko toki bat, eguneroko errutinak lantzeko.

Txokoak- eraikuntzen txokoa,mahaiak dauden txokoak,sukaldea eta liburutegi txokoa

Gelatik kanpo- psikomotrizitate gela. Gela hau oso txikia da, material falta handia da ere, ez dago ongi egokitua, egunean, eta zer esan urtean milaka ume pasatzen dira bertatik eta hori nabarmena da, gela handiago izan beharko litzateke, ala ere jolastokia da behar handien duena. Bada jolastoki estalia baina hori nagusientzat da, eta beraz txikienak beheko jolastokian aritu behar dira, baina euria dagoenean lurra bustita egoten da, labaintzeko arriskua, sekulako hotza, egia da umeak deseatzen egoten direla kanpora irteteko baina beste aldaketak beharrezkoak dira. Horretaz gain badira komunak, musikako gela, bideo gela, ingelesa gela arruntean ematen da.

Txoko bakoitzak bere funtzioak betetzen lagundu behar du,eta hori ez da beti lortzen.

Ebaluazioa

 Haur hezkuntzan ebaluazioa globala da, jarraitua, indibidualizatua, eta hezgarria da.

Informazioa bilketarako behaketa zuzena eta sistematikoa erabiltzen da; irakaslearen egunerokoa, kontrol zerrendak behaketa gidoiak, informazioaren erregistroak. 3 unetan banatzen da:

1-hasierako ebaluazioa

2.ebaluazioa jarraia

3-azken ebaluazioa

Ala ere  irakasleak noizean behin elkartzen dira eta haurren aurrerakuntzak, beharrak etab komentatzen dituzte, horien arabera dagokion neurriak hartzen dituzte eta ondoren klaseko dinamika moldatzen dute, beharrezkoa bada batentzat aparteko laguntza edo proiekturen bat, berari bakarrik egingo zaio, baina klaseari begira zerbaitek funtzionatzen ez duela ikusiz gero, aurrez prestatutako materiala aldatuko da.

Nire kasuan badago ume bat, zailtasunak dituena, gauzak barneratzeko, zenbakiak, letrak etab, horrez gain klasean arreta mantentzea kostatzen zaio eta ondorioz askotan klasea eten egiten da. Mutil honi lagundu ahal izateko proiektu bat martxan jartzea erabaki dute, non eguneroko nola portatzen den ebaluatuko den, bai gelan, jantokian zein jolastokian, eta aste amaieran etxera eramango du ebaluazioa, bertan etxekoek berdina egingo dute asteburuan zehar, eta horrela lortu nahi da, ondo egiten duenean txalotuz eta   gaizki egiten duenean ondo nola egin azalduz, toki bakoitzean eduki beharreko jarrera izatea.

 

2.ATALA

Egunean egiten dutena adierazteko, egun batean landutako “m”   letra ezagutzeko erabili dituzten metodoak adieraziko ditut atal honetan.

 

Urtarrilak 15, hasi da beste egun bat umeen artean, gaurkoan egun lasaia tokatu zaigu. Goizero bezala berokiak kendu eta amantalak jarri ditugu, gaurkoan Garazi zen arduraduna eta beti bezala eguraldia eguna eta asteguna eguna kokatu ditu paretan dugun muralean. Ondoren nik arbelean minuskulaz, berak dioten bezala letra txikiz, hilabetea eta asteko eguna idatzi ditut.

Gaurko helburua minuskula lantzen jarraitzeaz gain, “M” lantzea izan da, “m” minuskula noski, eta horretarako gaurkoan ipuin bat irakurri dugu, gaur nik irakurri dut,baneukan gogoa nik irakurtzeko eta gaur Itziarri galdetu diot ea zer iruditzen zitzaion eta oso ondo esan didanez, erabaki dugu nik irakurtzea. Ipuina Makilazki deitzen zen, eta noski ipuineko pertsonai guztiak m-rekin hasten zen izena zuten; Markel Mikel eta Mateo. Ipuina bukatzerakoan pertsonaien izenak idatzi ditugu arbelean eta m- hizkia aztertu dugu, jarraian esan diegu ma me mi mo eta murekin hasten ziren hitzak esateko eta hauek ere arbelean idatzi ditugu, idatzi ondoren euren arteko berdintasun eta ezberdintasunak aztertu ditugu, eta olatzek segituan asmatu du denak m-rekin hasten zirela baina desberdinak zirela atzean zituzten bokalak, eta gehiago esan du, kontsonante guztiekin berdina gertatzen dela esan du, bokala aldatuz gero, aldatu egiten direla. Ikaragarria da nola batzuk, kasu honetan olatzek nola horretaz konturatu den eta beste batzuk ez diren kapazak izan denak m-rekin hasten zirela ikusteko, geroz eta nabariagoa da auren arteko ezberdintasuna. Ondoren gaurkoz nahikoa zela esan du Itziarrek eta txokoetara joateko esan die. Ala ere ez da egun bateko lana, ondorengo egunetan ahal den guztietan, edozein momentu edo testuingurutan agertzen denean m hizkia berrartu egiten dugu eta honek ikasten laguntzen die.

 

Hau da eskolako hezkuntza proiektua, ala ere badaude desberdintasunak teoriatik praktikara.

Adibidez egia da ikaslea dela protagonista, baina ez dira hauen eskakizunak kontuan hartzen sarritan. Hau da lana aldez aurretik prestatzen da, eta egia da, ondo irteten ez bada edo emaitza honak lortzen ez badira aldatu egiten dela, baina hori izaten da aldatzeko arrazoia bakarra, ez beraien interesekoa ez dela.

Gero lan kooperatiboari dagokionez, bai egia da lan kooperatiboa egiten dela, baina askotan aritzen dira bakarka lanean, nahiz eta besteekin mahai berean aritu.

Errutina asko jarraitzen da, nahiko finkatua dago, klasera sartzean egin beharrekoa, ordu bakoitzean tokatzen dena, eta horrek noski bere alde onak baditu, baina txarrak ere, eta motibazio gehiago lortzeko, nik uste, noizbehin ekintza berriak txertatu beharko liratekeela, ipuina guk kontatu beharrean beti, eurek ahal duten neurrian beraiek asmatzen utzi beharko genien, hori adibide bat besterik ez da, baina dinamika faltan botatzen dut.

Aurrerantzean ikusten dudanaren arabera joango naiz gauzak gehitzen

amaitu dira 2hilabete zoragarri hauek

febrero 26, 2009

amaaaaa nola sentidu ahal naiz ain tristee, benetan ostirala azken egunian a ze nolako malkuak, ala ta be suertia dakat ze herri txiki batian bizi naiz eta egunero ikusten ditxut umiak, dagoeneko pasau dira 4 egun praktikak amaitu nitxuanetik baina aratustietan kalian ibili izan naiz umiekin bai dantzan bai eurekin jolasten, gainera eskolan jai zutenez begirale taldiak ekintzak prestatu ditxugu aste guztirako eta orduan egunero egon naiz nere umiekin. baina ala ta be ze gogorra itxen jatan pentsatzia bukatu diala 2 hilabete zoragarri hauek…. bueno oin datorren urteko praktiketan zain geratu biako gara….

animo danok eta negar gutxi in ee, umiak ez diala gutaz ahaztuko eta beti izango gara beraientzat andereño….

 

9r5xyzyznrx2zczeqho0

mintegiak

febrero 26, 2009

hemen jarraitzen dot ezin igo ezin idatzi eta ezer egin ezinik, beraz klasera berriro bueltatu arte ezin izango dot wordpressa berritu, sentitzen dot, baina saiatu naiz bi hilabete hauetan zehar eta ez dago modurik

danborrada

enero 18, 2009

mintegia 20an tokatu zaidan arren hemen ari naiz haurrentzat txapelak prestatzen etxeko lan moduan itziarri laguntzeko

(itziar nerekin batera dabilen irakaslia da) .

mintegitik segituan etorri biako naiz nere umetxueri ikustera juteko, erakutsikotsuet argazkitxuak

donostin bizi dianak ondo pasau beste guztion partez

barkatu

enero 18, 2009

oin arte entradak idatzi biarrian paginak edo hortan idatzi dot eta klaro ezin zenuten ikusi idazten juten nintzan guztia,

beraz barkatu ze hainbat gauza retrasuakin dare daueneko baina bueno….


Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.