ELKARREKINTZA
ETA
HARREMANAK
2.mintegia
Txosten honen helburua, gure gelan ematen diren elkarrekintza eta harremanak behatzea eta ulertzea da. Horretarako harreman hauek bideratzeko erabiltzen diren estrategiak hausnartzea izando da hoberena
Soraluzeko Ikastolako 5.mailan mota ezberdinetako elkarrekintzak ematen dira:
Alde batetik, ikasleen arteko harremana aztertuko dut. Gelan, giro ona nabaritu daiteke atetik sartzen zaren lehenengo momentutik. Ikasleak beraien artean haserretzen direnean, gugana, hau da irakaslearengana jotzen dute, zer gertatu den azaltzen digute eta jarraian min eman dion edo molestatu dion pertsonarengana joten dute, hurrengoa esanez,- aizu ez jo berriro edo aizu molestatu egin didazu, ez egin berriro. Ikasita duten teknika bat da eta beti eramaten dute aurrera.Norbait hitz egiten badago, ia beti errespetatzen dute ala ere, askotan ez dute euren txanda itxaroten eta denak batera hitzegiten dute.
Irakasleak parte hartze handia du. Denak batera hitz egiten hasten direnean, irakasleak txandak errespetatu behar direla esaten die. txikitatik ikasia dutela eskua altzatzen eta hori egiteko esaten die, teknika hori erabiltzea proposatzen die. Haurrak zer ikusirik gabeko gauzak aipatzen dituztenean, garrantzirik eman gabe, irakasleak orain ez dela momentua esan eta aurrera jarraitzen du. Umeek beste gelakoekin harremana duten modu berean irakasleak ere beste gelako umeekin ere harreman handia du, hori oso garrantzitsua iruditzen zait. Jolastokian adibidez asko nabaritzen da, gugana ez baitute gure haurrek bakarrik joten baizik arazoren bat duen edozeinek.
Arazoak sortzen direnean garrantzi handia ematen zaie, eta nahiz eta batzutan arduradunekin bakarrik hitz egin, beste askotan denak borobil batean jartzen gara eta denon artean aztertzen dugu egoera, hori ondo dago, ondorioak ikusten dituztelako eta hurrengorako hobeto pentsatzeko balioko zaielako.
Nik haurrekin dudan harremanari buruz zer esan dezaket,primerakoa dela, egia da batzuk esagutzen nituela, ez justu nire klasekoak baina bai beste ume asko, beraiekin lanean ibili naizelako begirale moduan edo haurtzaindegian baina ala ere, nire klasekoekin dudan harremana oso onda da. Haisera baten normala denez irakaslearengana joten zuten gehiago, baina ikusi dutenean ni eurekin batera jartzen naizela mahaian ni eurekin geratzen naizela adibidez ingeleseko klasean, horrek segurtasun handia ematen die eta orain askotan nigana etortzen dira lanak zuzentzera edo dudak galdetzera.
Irakasle eta irakasleen arteko erlazioa ona da. Ikasketa burua, denen gainean egoten da arazoak daudenean konpondu ahal izateko. Herri txikia da, irakasleak betikoak dira, lankideak izateaz gain lagunak ere badira eta hori asko nabarmentzen da, bai irakasleen arteko harremanean eta baita irakasle-guraso arteko harremanean.
Gelan iniziatiba tutoreak du. Arlo bakoitzean zerbaiteri buruz hitz egiten hasten bada, jarraian, ikasleak beraien ekarpenak egiten dituzte. Parte hartze aktiboa dago. Horrelako egoera askotan, ikasleak irakasleak baino kontzeptu gehiago dakitela konturatzen gara. Telebistarekin, kirolekin eta puri purian dauden kontzeptuekin erlazionatuta dauden gaiekin batez ere. Irakasleak parte hartze etengabea izatea beharrezkoa da, bestela beraien gauzei buruz hitz egite hasiko lirateke eta ez ziren gai berdinei buruz hitz egiten arituko. Bere betebeharra, ikasleak Portu behar diren helburuetara bideratzea da. Oso jarraipen handia du irakasleak ikasle guztiekin, hau da, ondo ezagutzen ditu bakoitzaren gustuak eta bakoitzaren gora beherak, hori oso komenigarria dela usted dut.
Nere parte hartzea ere beharrezkoa dela pentsatzen dut. Alde batetik, irakasleak ariketa bat proposatzen duenean, sailtasunak dituztenei laguntzen dietelako eta bestetik, batzuetan, tutoreak zerbait zuzentzeko denbora behar duenean, klasea bideratzeko ardura hartzen dudalako.
Gelan gertatzen diren gatazkei buruz hitz egiterakoan, gehienak jolasaldian gertatzen direla aipatu beharra daukat. Askotan ijitsuen artekoak izaten dira, bestela badira bestelako istiluak baina egun bakoitzean ume desberdinak izaten dira, aldiz ijitsuak beti izaten dira 3 istilutan ari direnak.
Hau guztia aipatu ondoren, gelan ikasleak arreta prestatzeko gai interesgarri bat aurkeztu behar zaiela argi dago. Horrekin beraien parte hartze osoa lortuko da. lehenengo egunetik beraien arteko errespetua eduki behar dutela gogoratu behar zaie. Klasean dauden gauza guztiak, jolas, hiztegi, folioak….guztienak direla jakin behar dute. gelatik kanpo ere denon artean jolastu behar dutela erakutsi behar zaie.umea motibatzen laguntzeaz gain, bere kabuz lan egiteko gai dela erakutsi behar diogu, berak asko balio duela jakin behar du, segurtasun hori eskuratzeko, adibidez, ikerrek hitz egiteko duen arazo hori kontuan hartuz, azken hau oso garrantzitsua da, bera kapaz sentitzen bada inork ezingo du geratu, eta hor guk eginbehar handi dugu.
Hausnarketak: atzoko mintegiaren ondoren, pentsatzen aritu nintzen, berriz ere hezkuntza proiektua esku artean hartu eta berriro irakurri nuen. Egia esaten badut, hainbat gauza betetzen ez direla uste dut, are gehiago batzuk bertan jartzen duen ere ez dakitela uste dut, edo behintzat hori diruri lan egiten duten moduagatik. Adibidez elkarlanari dagokionez, uste dut, elkarkintza eza handia dagoela. Klaseko arazoak bertan eta bertakoak konpondu beharrekoak direla dirudi eta nire ustez hori ez litzateke horrela izan behar. Nik klasean, aipatu dut besteren baten ere, baditudala pare bat haur arazoak edo liskarrak sortzen dituztenak, eta ikusten dudana da, beste irakasleak ez dutela parte hartzen ume horiei laguntzeko orduan, proiektu bat martxan jartzen badugu gure kabuz izaten da. Bestalde uste dut, denok dugula hezkuntza bereziko ezagutza gehiago izateko beharra, batzutan ematen diren egoerak, handiegiak geratzen zaizkigulako, eta ni ez naiz segituan toaila botatzen duen horietakoa ezta gutxiagoa ere, askotan niretzat txarra izan daitekeen arren, niretzat lana ez da eskolan geratzen, nik etxera eramaten dut eskolan gertatutakoa eta ideiak edo erantzuna edo arazoa konpontzeko zer egin dezakedan pentsatzen jarraitzen dut, baina realista izanik uste dut hainbat egoeren aurrean beste persona laguntzaile baten beharra dugula, niri ez zait tokatu mintegian entzun nituen kasuak bezalakoak baina adibidez baditugu pare bat ume euskeraz ez dakitenak ia ia eta laguntza irakaslearekin joaten direnak, eta beraiengatik da, ez guregatik, beraiengatik dela diot, ziurtasuna behar dutela, bestela ez baitute klasean parte hartzen, eta beraiek dira lehenengo konturatzen direnak galduta edo atzeratuta dabizela.
Hau guztiaz gain, ikasleen arteko harremanei dagokionez, esna dudan bezala harreman ona dago, baina azken egunetan konturatu naiz, neska eta mutilak bananduta ibiltzen direla, eta bereziki jolastorduan, eta horregatik nire helburua egun hauetan hori aldatzea izan da. Horretarako jolastorduan beraiekin aritu naiz dantzak egiten abesti berriak erakusten etab, nire sorpresarako ez ziren bakarrik nire umeak geraturatu baizik adin guztietakoak, eta egun hauetan aldaketa nabaritu dut, baita klasean ere txokoetan aritu direnean denak elkarrekin aritu dira jolas berdinekin jolasten.